Desnibola: Miraria!Miraria!

Auzokideak ados zeuden. Erabat harrigarria izan zen. Inoiz ez zen horrelakorik ikusi. Ezta imajinatu ere…Hamaika zurrumurru entzuten ziren ezkaratzetan. Batak Ama birjina aipatzen zuen. Hori Maria Luixarena izango zen, bera da eliza bere borondatez joaten den bakarra eta.

Besteek estralurtarrak aipatzen zituzten, Oierren semeak aspali erori zen Star Warsen erlijioaren menpe zegoen. Baina erlijioak, ez batak ez besteak, ez du ezer argitzen azken finean.

Han gertatu zena, objetiboki, gutxi gorabehera horrela izan zen: Ostiraleko manifa Hegazkin kaletik gora. “Lutxio askatu, lutxi askatu, lutxinek askatu” garrasiak astunak ziren, gogorrak, kalea mozteko nahikoak.

Erdiko aldean eta Pernando Alonso baino postu gehiago galtzen, makila eta guzti, Lutxiperren amama zegoen. Nahiko ahul, adina eta adina ez denaren eragina sufrituz, bere ilobaren askapena hari fin batekin eskatuz.

Leer más

Desnibola: Argitasun kontuak, itzalitako bideak. Dena 13,99 eurotik

«Argiak al gara?» Algara zegoen tabernan Maixolek galdera egin zidanean. Nork daki kolonbiar kafe berri eta txurien erruarengatik edo Kuban egiten den edateko azukrearengatik, baina lehenengo musua orduan erori zen. Ez dakit nondik, taberna barruan geuden eta. Kupidorekin topatuko ginen komunean, bata isten eta bestea buru makur genbiltzanean. Bi erantzun mota neukan burua. Bata azkarra, … Leer más

Desnibola: Lehen orduak, lehen lagunak

Presa dut laguna.Baita Logurea. Hirurok ateratzen gara egunero goiz etxetik, lanera. Eskerrak autobus txartel bacará ordaintzen dugula, bestela akabo aisia. Biak txikiak dira, baina peto petoak.

Eserleku bila joaterakoan Nagirekin elkartzen gara gehienetan. Ez dugu asko hitzegiten, baikotzak bere mundua dauka buruan (baita IPODa) ordu horietan. Lasai asko Grand Archives taldearen diskoa entzunez noa geltokiak atzean utziz, begi itxien bidaia eginez: Batzuk pentsatzeko, besteak azken kuluxka botatzeko.

Hirira iristerakoan jendea mugitzen hasten da. Berritsu eta Ahozabal, erribestetan ileapaindegian baino diru gehiago gastatzen duten herriko neskazahar bikotea, agur esaten diote bata besteari. Bihar joera errepikatuko dute, goitik behera, herritik hirira. Logurea asko haserretzen da beraiekin, urduri jartzen da bere imanak ondo eserlekuetara erakartzen dituelako edo.

Leer más