Desnibola: Argitasun kontuak, itzalitako bideak. Dena 13,99 eurotik

«Argiak al gara?» Algara zegoen tabernan Maixolek galdera egin zidanean. Nork daki kolonbiar kafe berri eta txurien erruarengatik edo Kuban egiten den edateko azukrearengatik, baina lehenengo musua orduan erori zen. Ez dakit nondik, taberna barruan geuden eta. Kupidorekin topatuko ginen komunean, bata isten eta bestea buru makur genbiltzanean.

Bi erantzun mota neukan burua. Bata azkarra, albo-ondorioen eraginpean: “Denok gara argiak, eta gehienetan pasa den arte ez gara konturatzen zer nolako tankera zuen ikusitako luminiszentziak. Edertasuna gaur egun ikusteko habilezia falta zaigu. Ohiturak jende erraza egin gaitu, errepidetik ondo joateko, bide berriak ez irikitzeko bide horiek erabat petrolioz estalita egon arte. Zerua da gure helburua. Hura karrilak eduki arte, noski.

Beste erantzuna “bai” zen. Zintzoa eta tolesgabea.

Bigarrena aukeratu nuen. Ikustekoa Maixolen irribarrea adimenari buruzko galdera zela azaldu zuenean. “kamarero, beste bi baloi, mesedez. Grabitate arazoak dauzkagu hemen