Presa dut laguna.Baita Logurea. Hirurok ateratzen gara egunero goiz etxetik, lanera. Eskerrak autobus txartel bacará ordaintzen dugula, bestela akabo aisia. Biak txikiak dira, baina peto petoak.
Eserleku bila joaterakoan Nagirekin elkartzen gara gehienetan. Ez dugu asko hitzegiten, baikotzak bere mundua dauka buruan (baita IPODa) ordu horietan. Lasai asko Grand Archives taldearen diskoa entzunez noa geltokiak atzean utziz, begi itxien bidaia eginez: Batzuk pentsatzeko, besteak azken kuluxka botatzeko.
Hirira iristerakoan jendea mugitzen hasten da. Berritsu eta Ahozabal, erribestetan ileapaindegian baino diru gehiago gastatzen duten herriko neskazahar bikotea, agur esaten diote bata besteari. Bihar joera errepikatuko dute, goitik behera, herritik hirira. Logurea asko haserretzen da beraiekin, urduri jartzen da bere imanak ondo eserlekuetara erakartzen dituelako edo.