Desnibola: Lehen orduak, lehen lagunak

Presa dut laguna.Baita Logurea. Hirurok ateratzen gara egunero goiz etxetik, lanera. Eskerrak autobus txartel bacará ordaintzen dugula, bestela akabo aisia. Biak txikiak dira, baina peto petoak.

Eserleku bila joaterakoan Nagirekin elkartzen gara gehienetan. Ez dugu asko hitzegiten, baikotzak bere mundua dauka buruan (baita IPODa) ordu horietan. Lasai asko Grand Archives taldearen diskoa entzunez noa geltokiak atzean utziz, begi itxien bidaia eginez: Batzuk pentsatzeko, besteak azken kuluxka botatzeko.

Hirira iristerakoan jendea mugitzen hasten da. Berritsu eta Ahozabal, erribestetan ileapaindegian baino diru gehiago gastatzen duten herriko neskazahar bikotea, agur esaten diote bata besteari. Bihar joera errepikatuko dute, goitik behera, herritik hirira. Logurea asko haserretzen da beraiekin, urduri jartzen da bere imanak ondo eserlekuetara erakartzen dituelako edo.

Oinez noanian neska ederrak ikusten dut. Politena Abstinentzia-sintoma du izena, eta erabat erakargarria da. Izen konposatua (kanposantua?), sexu-grina bikoitza. Begirada lizunaz begiratzen dit, baina aferak ez du oraindik benetako kontua azaleratu.

Bulegoan sartzerakoan lanorduak banatzen ditugu, bakoitzak bebe momentutxua izan dezan: A-S kafea hartzerakoan, Nagia han eta hemen, Presa ordenagailua ixteko momentuan, Logurea lehen orduetan…zeintzuk dira zure lagunak?