Saltar al contenido

Amodio: Zomorro soinua

Maitasun hitzaren erabilera ez da arraroa musikarien munduan. 60eko hamarkadan Arthur Lee abeslariak “Love” hitza aukeratu zuen bere pop-folk taldea izentzeko, egitura irekiekin sikodelia arloa jorratzen zuen boskotea. Estatu aldean sentimendua pisu altuagora iritsi zen. “713avo Aamor” taldeak rock arloa irekitasunez eta berritzaile gogoekin jorratu zuen.

Euskadin ezaugarri horiekin (egitura irekiak, musika arloa amorioz eta trabarik gabe hartzea, esperimentazio gogoak lantzea) agertu dira ere musikal taldeak. Javier Manterolaren, “Amodio” taldearen partaidea, hitzetan “Amodioa nire bizitzaren motorea da. Allan Ginsberg esan zuen bere poema batean, “Munduaren funtsa amodioa da”. Manterola eta Aurelien Rotureau egileak lehen diskoa plazaratu zuten elkarrekin (“Vol.1”, Metak) ihaz. Egun hauetan Zura taldearekin jotzen ari dira. Bihar, adibidez, Getariako Ketarri aretoan egongo dira.

Dagoeneko askok konturatu zarete Javier Manterola bere jaioterria den Irun herriko beste taldean jo zuela orain dela gutxi arte: Lisabö-n hain zuzen ere. Haien abesti berriak ez dute Manterola izango bere sorketan. “Taldea utzi dut, baina oso zaila izan da. Talde horrekin hazi naiz, beraiekin ikasi nuen kitarra jotzen. Eta nire lagun onenak dira. Baina, izena edo ospe murriztua lortu eta gero, ilusioa galdu nuen”.

Amodio taldea Europako Batasunaren erdialdean jaio zen. Hangoa da Aurelien Rotureau, arlo asko ukitzen duen soinu-artista. Eta han egon zen hiru hilabetez gure gipuzkoako musikaria gelditzeke, egunero abesti bat egiten. “Gogor egin nuen lan dirua eskuratzeko eta hara joateko intentzio argiarekin: Musika egiteko bakarrik bizi. Bruselas hirian sormen mintegian parte hartu nuen, sortzeko beste sensabilitatea ikasiz. Aurelien tailer horretan ezagutu nuen. Nire abestiak pasa nizkion eta elkarrekin hasi ginen lanean”.

Bakoitzak bere arlo honena jorratzen du Amodio taldean. “Nik akustiko arloaz arduratu nintzen (pianoak, kitarrak, banjoak,…). Aurelienek electronikari eman zizkion, funtsean insektuekin lanean. Zomorroak izugarriak dira, bidegabeki mespretxatuak dauden animaliak. Ez ahaztu bere gorputzak musika dutela barruan, eta ondo pentsatuz gero elektronika arloan egiten den musikaren tankerak dauzka. Egun batean zomorroak mundua inbaditzen ba dute, ezin izango da esan gu ez ginela beraien profetak izan”.

Abestiak, imajinatzen duzuen bezala, ez dira irrati-formuletan sarritan entzungo. Country edo folk tankerak ditu barruan, kitarretan eta ahotsetan, baina naturako soinuak ezinbesteko elementuak dira bikote honen abesti experimentaletan. Argibide bezala, hemen doaz Javier Manterolari gehien gustatzen zaizkion taldeak: Sarah Lee Guthrie eta Johnny Iron, Buddy Millar, Drive By Truckers, RL Burnside, Low, Wilco, Café Teatro, Neil Young, Entrance, The Sadies, Neko Case.

Tamalez, Aurelien ezin izango du bira honentan parte hartu, lanez gainezka dago Belgikan eta. “Zuzenean Amodio taldearen abestiak asko aldatuko dira. Birmoldatuko egin behar izan ditut. Batzuk kitarra akustikoarekin joko ditut bakarrik, eta besteetan Jon Mantisen laguntza izango dut”.

Abesti berri askotxo entzungo dira kontzertu hauetan. ”Bai, gehienak orain dela gutxi egin ditut. Eta zaharrak baino hobeak dira. Ba dakit hori beti esaten dela elkarrizketetan, baina benetan diotzut egia dela!”. Eta bigarren diskoa zihurtatu dute bikote paregabe honek. “Gure abenturaren bigarren atala egingo dugu. Ezin dizut esan noiz plazaratuko ditugun abestiak. Distantzia arazo bat da guretzat. Teknologia beti aurreraka doa, baina tartea beti kilometroetan neurtzen da.”

Ziur gaude Amodio taldearen soinu berriak “Vol.1” KD-aren experimentazio bideak urrunago eramango dituztela. Bai abestietan eta bai inguratzen dituzten beste tankeretan.”Zigulu bat egingo dut. Oraindik ideia besterik ez da. El Gran Duelo Records izendatuko da eta benetako soinu-dueloak izango dira bere argitalpenetan”.

Publicado enEntrevistas

Sé el primero en comentar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *