Lasai, ez da ezer gertatzen

Asteazkenak 14

No news, good news (ikusten nola euskara ulertzea erraza den? Aurreiritzi asko dauzkazue…)

Atzokoa egun lasaia izan zen, beste arlotan lana egin behar dugu eta. Abesti berri bat egin nuen, Anari eta LBV bat eginez – hori posible bada, hau izango zen adibidea-. Kriston parranda abestia. Seguru erromeria guztitan entzungo dezutela…

Beti bezala, egun hauetan, kontzertua gertu dagoenean, kreatibitatea gora joaten da. Gogoratzen naiz nola Laran The Pastelsekin joan behar nuen egunean “El viento del No” egin nuela, goitik behera, goiz hartan.

Neretzat kreatibitatea guitarra aurrean jartzea da, lotsa galtzea, zuzenean idaztea, ideia bati buruz ordu pare bat lan egitea. Edo kalitatearen baremoa Montaña Suizara bidaltzea. Batzuk hautsontziak egiten dituzte. Nik abestiak.Ta 8 dauzkat prest jotzeko moduan. Abestiak diot.

Agian bat kenduko det egitarauan dena ondo sar dadin. Eta, agian ere, grabatu egingo ditut. Batezere hurrengo astelehenean ahaztu egingo zaizkidalako. Horrela da just in time lan egitea, lagunok. Azkar egin, azkar ahaztu. ¿kleenex pop? ¿Gau bateko amodio musikala?

Astearteak 13:

Ez zaitez ezkondu ezta ontziratu. Eta ahal badezu, etzazu abestiak egin.

Egun latza atzokoa. Badirudi asteburuko poztasunaren nekeak estresarekin bat egin zuela. Krisi txikia izan genuen arratsaldean. Irtenbidea ez zen arraroa izan: abesti oso tristea egitea. Negarrak papera bustitzen, batzutan urez, beste batzutan boligrafoekin.

Batzutan zaila egiten da – putada bat da- hain letra pertsonalak egitea, edo hainbeste arima jartzea abestietan. “Lasai ez da ezer gertatzen”eko abestiak hasiera batean ez dira gehiago joko. Gero badakizue batzutan hori ez dela bat-bateko egia. Baina atzoko abestia, “laino artean”, askotan ez jotzea espero det.

Hala ere, ze ederra den goibeltasunaren argia…

Bestalde esan behar det atzoko eguna nahiko ona izan zela. Arratsaldean ikusi nuen lehen aldiz, eta nahiko argi, ondo iritsiko nintzela kontzertura. Oraindik lana daukagu. Eta Beñat Sarasolak gu baino lan gehiago :D – berak ematen dizkio azken ikutuak nire hitz traketsei-

—-

Maiatzak12:
Beno, here we go (euskara bat-batuan)

Barkatu idazterakoan akatsak. Abesterakoan botatakoak ez dira akatsak, pertsonalitatea deitzen da.

Sartu gara azken astean. Larunbatean izango da exekuzioa. Maria Antonieta style?. Martutenen. Gartzelaren kanpoaldean, hasieran behintzat. Han joko ditugu “lasai, ez da ezer gertatzen” liburuaren gure abesti moldaketak. “gure” erabiltzen det segurtasun pixkat edukitzeko. Akojonatuta nago eta. Zergatik?

Astelehena: 09:49. Egindako abesti kopurua: 3. Jo behar ditudan abesti zenbakia: 7-8

Panic in the streeets of Martuuuuuu, panic in the streets of Donostiá!

Beste partaideei eta lagunei mezu txikia bidali diet gaur goizean. “0 eta 160 artean dagoen zenbaki bat bota, pentsatu gabe” (“Pentsatu gabe” nire epitafioan agertuko da). Ipuin hori aukeratuko det “inspirazio” gisa abesti berriak egiteko.

Eta ostiralean Vidaurrekin daukat beste kontzertua. Iufa!