Argiak itzaltzeko agindua gero eta goizago iristen da. Megafonoz jositako autoa kalean gora doa, behin eta berriz abesti berberarekin. Orain dela 3 egun, nork daki ironiaren indarrarengatik edo, tramankulu zaharrak aspaldiko hitzak berreskuratu zituen momentu batez: “recoja su ticket por favor, hartu zure tiketa”. Kaiola izeneko auzoko gazteak, nire bizilagunak, korrika atera ziren, zoritxarrez, bere txartelaren bila. Ez zuten oparirik jaso, ordea. Ezta gauza onik.
Nire izena Jon Lo da. Arraroa, badakit. Amak krisi bat izan zuen jaiotza-agiria egiterako momentuan (narkolepsia zeukan), eta nire benetako Lopez abizenaren azken hiru letrak galdu ziren, kamera digitaletik ezabatutako argazkien munduan. Ilara handiagoa ez egiteko, hango funtzionario makalak ontzat eman zuen izen anputazioa. Lastima urte batzuk geroago pertsona bera hango leihatiletan ez egotea.
13 urtekin auzitegira itzuli nintzen, izena aldatzeko asmoz. Berria John Doe izango zen. Horrela ameriketako film askotan agertuko nintzen. Ospe azkarra eta merkea lortzeko aukerarik onena. Ezezkoa lortu nuen. “Arazoak izango dituzu etorkizunean”. Leloa. Gaztaroko egunak arazoz betetako egunak ziren eta.
Bigarren saiakera ere egin nuen, arraia edo haragi jalea (edo zalea) zaren ala ez ondo ez dakizunean. Nire nortasun agirian John Dove jarri behar zuen. Izen androginoa, xaboi markatik ateratakoa, erromantikoa, gozoa eta liraina. Auzitegiko langileek ezagun ez dituzten hitzak. Konturatu nintzen urtero aldatuko nuela nire izena.
Ahots kotxiak nire kalea utzi du, aldameneko bidea hartuz. Dena itzalita dago kalean. Hobeto. Horrela ez dugu kanpoko kutsadura ikusiko.
[click]
Lanpara txikia pizteak lege-hauste txikia dakar. Leihotik begiratu bat egin nion kaleari. Hutsik. Barruko kemena bezala. Argiaren bila, ea horrek animo pixkat kontagiatzen zuen, barrukoa beltzaranduz. Lo gizajoa. Larru txuriko mutila beltza izateko gogoekin.
Soinuak entzun ditut blokeko eskaileretan. Hobe koaderno hau biharko uztea. Lo egitea Lo (edo Dove, edo Doe) izateko. Atsedenak ondo egingo dit. Ala ez.
[click]
Akatsak ikusi? Horretarako daude iruzkinak…
Esto… ¿No habría una versión para los de la zona del vino?
Zuzenketatxo bat: «gazteria»-ren ordez «gaztaroa» da dagokion hitza.