Negarrea

Sei ziren sei
lan egiteko egunak
Sei ziren, bai
goibel eta latzak

Sei zen infernuan
zenbaki gogokoena
1936
abuztu latzena

Sei ziren mendian
galdu zirenak
zazpia bidean
dolu amildegian

ama ere han galdu zuten
besteekin batera
galdu, hitz jokoa
borondatez ez denean

Hango gaizkileak
izango dute semeak
leize itsua parean
ibili direnak

seme errugabe
seme oso zintzoak
Sei egunetan lan
ta zazpigarrenean festa.

Beste zazpik izan ez zuten
ohiko ordutegia

Pd: Legarreakoei dedikatua