Morau: Egunsentiak alperrentzat

Gaur egun berezia izan da. Euskararen Egunaren ekitaldien barruan Morau abesti egileak bere melodia berriak aurkeztu ditu Donostian. Leku nahiko berezian eta, nork daki, aproposean, Medikuntza eta Erizain Unibertsitatean. Aurre-estreinaldia izan da, ez da ezer ofiziala. Baina berdin du: Alzheimerra zuen bere amaren goizeko paseoak (horrela azaldu du egileak : “Abesti hauek ez dira gaixotasunari buruz, paseoei buruz dira”) musikatzea beti da zerbait (oso) berezia.

Sare sozialetan bere argazkiak ezagutzen genituen, “Egunsentiak alperrentzat” izenburuarekin (diskoak izen berdina izango du). Gurasoak – plurala, bai- gaixo daudenean ez duzu ez gogo ezta denbora asko gitarra hartzeko. Eta nolabait barruko mina ateratzeko, purgatzeko, edo arintzeko letrak eta akordeak egitea formula ona dirudi. Ez da gai makala. Baina Morauk hartu duen bidea erabat eredugarria da. Klaro, hori egiteko ere Morau izan behar zera.

Zaila da azaltzea nolako abestiak dira berri hauek. Egileen ohiko egituratik ez daude urrun, baina hau ez da herriko tabernaria, ezta autobus gidaria edo arrantzalea. Hau loreak arratsalde berdinean hiru aldiz ureztatu zituen etxeko baten abestiak dira.

Uste dut Morauk saiatu dela gela argitzen, kanpoko argia barrura ekartzen. Eguneroko dramaren kuriositate txikiak historia globalak egiten (“Irakurgaiak”, “Maleta” eta “Mina” izan dira gaurko politenak), egoeraren berezitasunak gertutasunarekin azaltzen, umorea pixkat hoztuz, famili maitasuna fonema askotan azalduz. Dena ezohiko normaltasunarekin.

Emanaldiak beste puntu oso berezia du: Testuingurua oso ondo kokatzen dituzten Morauren azalpenak. Abesti aurkezpenak baino urrunago doazen hitzak, eta beharrezkoak diren komentarioak obra zentzu osoan ulertzeko. Argi dago hau ez dela abesti sorta normala. Baina bere eskuetan, bere hitzetan, obra oso berezia suertatzen da.

Un comentario sobre “Morau: Egunsentiak alperrentzat

Deja un comentario