Saltar al contenido

Azkena Rock: Leku aproposa

Zer da Festibal bat? Talde askok parte hartzen duten Musika ekitaldia soilik? Ala parranda botatzeko leku aproposa? Agian zu bezalako jendea ezagutzeko leku honena,edo gehien guztatzen zaizkizun taldeen diskoak edo kamisetak erosteko leku onena. Ziur asko, alde hauen guztien batuketa izango da gaur egungo ekitaldi luzeen definizio zuzenena.

Azkena Rock Festibalak ez da salbuespena arlo honetan. Gazteizko Musikaldiak bere programazioa mimatua zeukan aurtengo zerrendan. Han ageri ziren izen klasiko asko (MC5, Radio Birdman, New York Dolls, Flaming Groovies…), zure etxetik mugitzeko aukera aproposa bilakatuz.

Gaur egungo izen famatuak ere ba zeuden 2004 urteko ekitaldian: Ryan Adams, Turbonegro, Mark Lanegan, Fun Lovin´ Criminals… Eta beti izango da lekurik gure bizitzan asko ezagutzen ez ditugun taldeen show-ak dastatzeko, gure estilotik pixkat urrun dauden taldeei begirada dat botatzeko momentua: Matthew Sweet, Violent Femmes, Josh Rouse…

Izen zerrenda ona, rockaren izkin guztiak ukitzeko asmoak presentatuz. Baina gauza bat intentzioa da eta bestea eszenatoki gainean kontzertu bat ikusterakoan lotsa ez sentitzea.

Hasiera nahiko zaila izan zuen Azkenak Euskadi aldean dugun arazoengatik. Ez, ez nahiz politikari buruz ari. Ostegunean jasotako euri zaparradak dena bertan behera uzteko arriskua hurbildu zuen. Antolatzaileen erantzuna azkarra eta nahiko egokia izan zen (beno, batzuk ez dute horrela pentsatuko, baina hobeto izango zen New York Dolls karpa txikian ikustea ez ikustea baino, ezta?).

Aurreratu dugun bezala, kontzertuak karpa txikira pasa zuten, eta han ikusi genuen Urge Overkill-ek talde aproposa zela gure lagunekin hitz egiteko. Zirrara urrun zegoen amerikar talde honen bertsioak entzun da gero. Five Horse Johnson, aldiz, askoz hobeto egon zen. Bere Blues-rock trumoi ederra, gustura jasan genuen. “Powder” filman bezalaxe, han ikusi genuena energi hutsa zen.

New York Dolls (oraindik bizirik dauden) kideen indarra nahiko tinko dabil oraindik. Kontzertu ederra, bere betiko abesti famatuen gozamena aldarrikatuz. Jubilatu Top-an geratu ziren, dudarik gabe, aste bukaerako zerrenda imaginarioan.

Bigarren egunean nahiko goiz iritsi ginen (ez hain pronto Bide Ertzearen kontzertua ikusteko. Sorry!), Mother Superior-en rock astuna txalotu eta gero Josh Rouse-en diskoen xarmak epaitu nahi genituen eta. Eta eszenatoki gainean ikusi genuena eta gero, puntuazio altua jarri behar diogu gure epaile kartoietan. Pop Soul liruragarriaren izpi behean ondo pasa genuen, Rouseen ahots ederra dastatuz.

Fun Lovin Criminals show ederra montatu zuten bere koordenadetan: hip-hop, latin, funk, rock, pop. Baina gure disko bilduman Mark Laneganen ahots sakonaren estiloak leku gehiago okupatzen du. Amerikarrak bere alde lasai eta astuna jorratu zuen, Nick Cave eta Tom Waitsen ilunabar aldea distiratuz.

Ryan Adams-ena lotsagarria izan zen. Gure “enfant terrible”ak biharamunea zeukan Gazteizko taberna guztiak ostegunean itxi eta gero. Gaueko ordu honenean, oraindik zaleak fresko daudenean, horrelako kontzertu traketsa eta lasaia egitea… Agian arratsaldeko zazpiretan hobeto sartuko ziren han entzundako country-pop adibideak.

MC5 askoz hobeto egon zen, gonbidatu onekin. Bellrays-en abeslaria soul eta blues tankerak azpimarratu zituen, Mudhoney-ko momentu gogorretan bere taldean baino hobeto abestu zuen. Niretzat pixkat “berbeneroa” geratu zen, baina betiko jarraitzaileak gustura geratu ziren. Radio Birdman taldekoek ere ahal zutena egin zuten. Nere ondoko batek abeslariari “copito de nieve” deitzen zion, bere zaharkeri nabaria ile txuriz jorratua zuen eta. Baina errerserbako depositua hustu zuten Gazteizko datan. Eta urte horiekin hori ere txalogarria da.

Leku gutxi geratzen zaigu, eta larunbateko momentu nabarmenei buruz idatziko dugu. Matthew Sweet-ek perfekzioa gertu izan zuen Americar power-pop edo rockaren abestiak jotzeko orduan. Velvet Crush taldea banda bezala edukitzea lagunduko zuen, gure ustez… The Wildhearts, ondo, mila esker. Screamin’ Cheetah Wheelies amerikar hego rocka oso ondo jorratzen dute. Nashvillekoak dira, eta ezin datu hori uko egin han entzun genuena entzun da gero.

Violent Femmes-i eszenatokia pixkat handia geratu zitzaion. Bere lehen diskoetako abestiak oso txalogarriak dira oraindik, eta kontzertu ona egin zuten (abesti lasaiak kentzek ba ditugu, noski). Turbonegroren zirkoa dastatu baino lehen, lerroalde berria astebukaera honetako bluff handientzat: Flamin´ Groovies.

Horretarako itzultzen dira 17 urte pasa ondoren? Mutil, hobeto etxean geratzea, beisbola ikusten, horrelako kontzertu trakets eta lotsagarria egiteko. Eta honi buruz atera behar dute DVD bat? Ez bila “musika” atalan, “komedia” apalean baizik. Abeslaria tonbola batean bilatu zuen. Inoiz ez dugu horrela desafinatzen inori.

Ideia hori geratu zitzaigun ekitaldia bukatzerakoan. Agian ezohizko eta momentu errepikaezinak izango dira ikusleentzat Azkena Rock Festival-ean, baina talde zahar gehienak (New York Dolls ezik) bira falta dute. Pentsa hauetako aitonatxo askok Gazteizkoa bere aurtengo kontzertu bakarra izango dela. Joseba Belokik Espainiako Biran bezala, forma hartzea falta zaie. Beraien kontzertuak ondo hasten ziren, baina ordu erdia igarotzerakoan dena behera joaten zen gehienetan.

Publicado enCríticas de conciertosReportajes

Sé el primero en comentar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *