Saltar al contenido

Souvenir

Jaime Cristobal, Souvenir taldeko bururik gogotsuena, Serge Gainsbourg-en frantres artistaren berraragiztatze gazte eta geldiezina da.

Iruñako talde berezi honen diska berriak “Recto/Verso” izena du. Eta erabat txundituta utzi digu. Esan dezaket, argi eta garbi, diska hau urte honetako erreferentzia bihurtuko dela Pop xamurra gustuko duen artean.

Eta, zergatik ez, Europa osoak txalotu beharko zuen diska honen abestiak. Gure munduan, irrati-formula gabeko munduan, musika eta abeslari aurrefabrikatu gabeko unibertsoan, hori izango litzateke gauz oizkoena. Baina Jai eguna da, oraintxe jaiki naiz lo kuluxka txiki batetik eta ez dut gogo askorik gaurko musikaren mobida bost minututan azaldu eta irtenbidea aurkitzeko.

Souvenir taldeak frantsesen egiten du kanta. Txikitan Pirineosetik etortzen zen musikal tankera, talde honetako kideko etxeen leihotik sartu zen. Hori izan zen bere apustua eta harro daude. Eta ez da arazoa izan Shelflife, Iparamerikako zigilu txiki baino inportantea musika arlo honetan, bere diskak han editatzeko. “Bai, oraindik diska zaharra sustatzen ari dira, han bere irteera asko atzeratu zen eta.

Espero dugu beraiekin kolaboratzen jarraitzea, zigiluak gustu ikaragarria du.” Hobeto joango ziren gauzak Bush eta bere lagunei musika hau entzungo balute. Gainera, Javier Arambururen azalaren diseinua erabat miresgarria da, eta hitzak gazteleraz jartzea ere beste puntu positiboa da azterketa zehatz honetan.

Noiz sartzen da Gainsbourg-en kontua kontu honetan? Hementxe. Jaime Cristobal, Souveniren abestien egilea (“lehendabizi nik egiten ditut eta atseden hartzen uzten ditut, gero Patricia abeslariak jartzen dio ahotsa eta grabatu baino lehenago taldeari pasatzen dizkiot. Beraiek azken detaileak jartzen dizkiote abestiei”) Gainsbourg bezala, ez du problemarik musika mota ezberdinak diska batean sartzeko orduan.

Pop edo indie-pop arloa erreferentziaz hartuz, “Recto/Verso” honetan europop-en (Club 8 eta horrelako taldeen kontua) karga handia somatzen da, baita melankoliaz betetako momentu xamurrak (hortxe dago Stephen Merrit abesti baten bertsioa hori konfirmatzeko. Magnetic Fields-en influentzia disko osoan dago), eta baita… Country abesti bat! “Bai, aldatzea gustatzen zaigu, ez dugu LP osoak ia inoiz entzuten. Gure diskoekin horrelako zerbait egiten ditugu. Lan honek gure oraingo momentua koherentziaz azaltzen du. Abestiak izan dira bidea markatu duen orratza. Nik bakarrik elkartu egiten ditut”. Eta nik denak izugarri gozatu, Jaime.

Dantza egiteko melodiak ere ba daude. Ez diskotekako dantzak, edo hobeto esanda ez gaurko diskotekan dantza egitekoak. Gure mutilak jaiak egiten dute, eta jai horietan ez da 80ko musika alaia eta dantzagarria falta. “Gaueko lokalen musika oferta hain kaxkarra da Iruñan zuk ez baduzu edozer egiten ez dago disfrutatzeko modurik”. Ay mutil hori ez da Iruñan bakarrik pasatzen…

Ez dirudi arraroa mutil hauek Frantziako irratietan sartzea. Musika goxoa da eta hizkuntzak ere lagunduko die. Baina ez da gauza erraza.“ Distribuzioa lortzea oso zaila da Frantzian. Italian, Ingalaterran, Japonian edo EEBBtan baino zailagoa da. Leku hauetan lortu dugu gure diskak dendetan jartzea. Ez dugu zorte handirik eduki, baina Frantzian distribuzioa edukitzea saiatzen segituko dugu”

Arraroa egiten zaigu talde honen kontzertuak ez ikustea asteburuko agendetan, Iruñako taldea izanez. Gauzak bere arrazoiak ditu. “Ez ditugu kontzertu asko egiten. Zaintzen gara lekuak aukeratzeko orduan. Lokal txikietan jotzen dugu gehienetan, eta jende kopurua lekuaren edukierak jartzen du. Gainera krisia nabari da lokaleetan, eta jende gutxiago dago kontzertuak antolatzeko gogoekin, diru asuntoak medio.Laister Madrilen joko dugu. Eta, ziur asko, Iruñan ere egongo gara jotzen.Udako jaialdiak? Oraindik ez dakigu ezer”. Aurtengo Iruñako Souvenir gogokoena ez da kamiseta ospetsu bat, ezta Hemingway-ren argazkia edo “pañuelico” gorria, gazte hauen lan xarmangarria baizik. Ikusiko duzue, azkenean arrazoia emango didazue.

Publicado enEntrevistas

Sé el primero en comentar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *