Saltar al contenido

Hiri Musikak

Hemen daude. Iritsi dira. Aspaldidanik pentsatsen genuen lurtarrak ez ginela bizitzen ziren adimenadun bakarrak. Eta orain frogak aurkitu ditugu.

¿Non? Donostian, “Hiri Musikak” ekitaldiko kontzertuetan.
¿Seinaleak? Bat bakarra, baina ukaezina: Ekitaldi honetan parte hartu zuten artistak ezin dira mundu honetakoak izan.

Egitura harruntatik urruti daude abestiak egiterakoan eta improbisazioa somatzen da minutuero bere emanaldietan. Hura ez da ez pop-a ,ez rock-a, ez Jazz-a, ez blues-a, dena nahasita baizik.

Jaialdi honetako eguneko kontzertuak kalean egin ziren. Kriston plana. Musikari arretaz jarraitu nahi ez ba zenu, beti zegoen taberna bat gertu tragoxka batzuk hartzeko.

Hala ikusi genituen Corsal Desastre eta DJ Amnsiaren kolaborazio bitxia eta Xabier Erkiziaren saio zirarragarria. Ordu erdi isilaldi eta organu eta akordeoi xarmanten soinuak izan ziren Beratar honen kontzertuaren zutabeak. Estralurtarrak hementxe bertan daude, mutil!

Alejandra eta Aeron Larratxonet-eko eszena amodioz bete zuten, gure belarri, begi eta murmuinak soinu urbano eta goxoz xarmantzen. Gainontzeko kontzertuak gogorrak izan ziren guretzat. Beti zerbait eragin zigun musika hauek, baina eraginak ez ziren gehienetan atseginak edo gure gustokoak.

Lastima jende asko ez hurbiltzea ekitaldi honetara. Ezta modernotzat bere burua definitzen duenak. Ba dakizue nolakoak diren “modernun urbanitis” tipoak. Aho handi, anka motz. Agian lanpetuta izango ziren larunbat arratsaldean Tom Cruisen DVD bat alokatzen…

Publicado enCríticas de conciertos

Sé el primero en comentar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *