Saltar al contenido

Pernice Brothers: Zuzeneko azterketa

Beti da atsegina Oñatiko gaztelekua bisitatzea. Hor ematen dira eskua gazteen ideiak eta udaletxearen diruak. Gure azken bisita Pernice Brothers talde amerikarraren kontzertua ikusteko izan zen, Gaztemaniak! Foru proposamenak Debagoieneko herri polit honetara ekarri zituzten eta. Pernice Brothers-en diskak izugarri guztatzen zaizkigu. Eta hementxe zetorren tabla gaineko azterketa.

Egia esanda, justu justu emango diegu nahikoa. Diskaren edertasunak nahiko deskafeinatuta geratu ziren ekarri zuten laukote formazioarekin. Hango ahots ederrak eta produkzio abileziak ia ezerezean geratu ziren. Melodiak pikozko jertsea edo palestinar lepokoa baino klasikoak ziren. The Byrds, Matthew Sweet edo Teenage Fanclub taldeen gaindosia daukate Amerikar hauen abestiak. Eta hori da gehien gustatzen zaigun gauza gainera.

Baina Oñatiko eszenan ba zirudien diskan hain ondo zeunden gauzak hegazkinan geratu zirela. Batzutan High School graduazio festan jotzen duen taldea ziruditen. Eta somatzen genuen kantak ez genituen etxean bezain ondo gozatu. Baina seguru hurrengo diska (apirilan aterako da) erosiko dugula. Batzutan teoriazko atala oso ondo egitea praktikako azterketa gaizki egitea orekatzen du.

Publicado enCríticas de conciertos

Sé el primero en comentar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *