“Hemen gaude
ta poztutzen naiz “
Horrelako zerbait esan dezakegu OSO FAN taldeko kideak. Azkenean iritsi da gure lehen diskoa! Eta gure lehen singlea!
2016ko “Gure Bazterrak” lehiaketaren irabazleak atera dugu gure lehen lana. “ 21´44´´ “ du izena, Xabier Erkizia handiak ekoiztu eta bideratu du eta sei abesti dira – sorpresatxo batekin CD-a erosten baduzu-.
“Gaur” da gure lehen singlea. Eta Badokek estreinatu du.
[embedyt] http://www.youtube.com/watch?v=bseZyXW1Q7g[/embedyt]
Entzun ere gure Bandcamp orrian
Erosi diskoa zuzenean hemen,
-
Paypal erabiliz,
-
etxetik mugitu gabe,
-
6 euro kopia bakoitza
-
adi lehen asteko eskaintza bereziei (gastuak kentzen ditugu 4 erosten badituzu)
Taldeari buruz info pixkat
Ingalaterrako eta Estatu Batuetako folk eta pop doinuen edertasunaren zaporeak euskaraz abestuz abesti propioak egiteko orduan: Melodia goxoak eta abesti gozoak egiten, Estatu Batuetako folk berriaren (Elliott Smith, Bright Eyes) tankerak hartuz batzuetan.
Dagoeneko bira ederrak eman dituzte (Bilboko eta Durangoko Kafe Antzokia, Iruñeako La Zentral, Azpeitiko SanAgustin, Zarautzko Modelo aretoa…) eta Japonen egon dira kontzertuak ematen.
«Oso Fan, euskal folklorerik gabeko euskal folk definitiboa» (Iban Zaldua, idazlea)
Comentarios
Una respuesta a «OSO FAN taldearen lehen diskoa, hemen salgai»
[…] [Apunte hau euskeraz hemen] […]