OSO FAN & Morau // Dabadaba (Ekainak 13)

Noizean behin bakarrik berriz jotzearen abantaila askatasun gehiagorekin ibiltzea da. Kristona da taldean jotzea, hori beti. Baina ez diot zirrara handia ikusten Quico eta Andonikin jotzen ditudan abestiak gitarra batekin jotzea.

Horregatik batzutan eman ditut kontzertu bereziak, errepikatuko ez diren abestiekin. Ekainaren 13koa Dabadaban horrelakoa izango da, nola hala. Abesti propioen birmoldaketa eta bertsioak prestatu ditut, ekitaldi ez oso luzean.

Ikuspuntua edo abiapuntua orain egiten ari naizen abestiak izango dira, bapore eta distortsio pilakin, 3 ahotsetara abestuta,… Saikaeraren arriskuak disfrutatuz. Batzutan ikaragarria geratuko da eta bestetan ez buru ta ez buztan. Hori da musikaren edertasuna, horrela da bizitza, hori da ere nire musika.

[embedyt] https://www.youtube.com/watch?v=KuLySCy4Yio[/embedyt]

Acerca del autor

Giorgio Bassmatti