«Nire eskola» abestia («Disonantziak», by HiruDamatxo)

post hau euskaraz bakarrik jarri da

Hiru Damatxoko lagunak atzo argitaratu zuten bere bideoguapua. Han Izaro, Morau eta hirurok («Hiru Dalmatatxoak») agertzen gara kañak hartzen eta blablacar batean bezala kulturari buruz hitz egiten.

orain damatxoak bakoitzak saioan grabatu genuen abestiaren bideo-singela jarri dute youtuben. Eta niri okurritu zait «nire eskola» abesti honen historia kontatzea

«Nire eskola»

Batzuetan beherakadak dituzu zure alde artistikoan. Batzutan jen dea erantzuten ez duelako zure proposamenari. Besteetan hitzak edo akordeak ondo egokitzen ez direlako. Gero, lasaiago, ikusten duzu asko jo duzula zure herrian edo egun horretan 11 ekitaldi zeudela, eta hori gauzak zailago uzten dituela. Edota, hitz-musika guda horretan, gauzak errazago egiten badituzu dena ondo doala eta hobeto amaitzen dela kontua

Horrelako zerbait gertatu zitzaidan behin, eta abesti hau izan zen ondorioa. Zure burua besteekin konparatzen baduzu zailagoa egingo zaizu zure benetako ikuspuntua zabaltzea. Badaude zu baino hobeto jotzen edo abesten dutenak. Edo jende gehiagorekin jotzen dutenak, bere soinua “itxuraz” gehiago jantziz. Edo , edo, Angel Edo.

¿Eta zer?

Gaur egun musikaren alde on bat nahi duzuna egiteko aukera daukazula da. Egitura aldetik, nahasketetan, abesteko orduan, punteoak nota batekoak egitez, abestien estiloa aukeratzean, nahi duzunean abestia geldituz,…

Hitzak “Nire eskola” (alt version: “Nire Skoda”)

Aurrerantz beti doazen tipo majuak

Dena ondo egiten dute lehendabizikoan

Hau inbidiya

Segurtasuna

Munduan zehar

Bere modu, bere ideia, bere ikuspuntua

Handiya izateko hoi egin behar da

Hau inbidiya

perfekzioa

Arlo guztitan

Instrumentu berri baten aurrean jartzean

Adituak eiten dira bost minututan

Hau inbidiya

Abilezia

aspergarria

Non geratu da ahots desafinatuen ilusioa

Non gitar akatsak betirako diskuan uztea

Non prestatu gabe kontzertu bat egunean egitea

Non derepente gelditu eta zerbait improbisatzea

Barkatu baina hoi da

Nire eskola

Acerca del autor

Giorgio Bassmatti