Arranca la gira de OSO FAN Trío // Hirukotea prest!

[embedyt] https://www.youtube.com/watch?v=x0d7vevyuTA[/embedyt]

Gitarra-bateria-txeloa hirukote batek pop abestiak jotzen?

Eta euskaraz abesten?

Eta eskarmentua eta freskotasuna bat eginez?

Horrek ezinezkoa zirudien….OSO FAN iritsi arte!

Giorgio Bassmattiren taldea handitu eta berritu egin da. Oso Fanen lehen diskoak (21´44´´) Gure Bazterrak lehiaketa irabaztea eta Kutxa Kultur eta Katapulta egitarauetan aukeratuta izatea ekarri zuen, han (Berria) eta hemen (Mondo Sonoro, Badok 123) txalo zaparradak jasoz. Orain freskotasuna eta dotorezia gehitzea erabaki du Donostiako abesti egileak bere 15 abesti berri hauetan. Hauetariko askok, gainera, Beñat Sarasolaren hitzekin.

Bira honetan alboan Andoni Etxebeste (Frank, Atom Rhumba) paregabea da danborrari nagusia. Eta sormen-triangelua ixteko biolontxelista liluragarria gehitu da: Quico Puges (Brossa Quartet, Tangram Cello).

Elkar, Euskadiko leku berezienak bisitatzeko desioan, txango ederra eta luzea antolatzen ari dira. Hona hemen OSO FANen lehen datak:

    • Apirilak 7, Donostia. Kutxa Kultur Kluba, Tabakalera
    • Apirilak 19, Errenteria. De Cyne Reyna aretoa.
    • Maiatzak 27, Azpeitia Sanagustin kulturgunea (+ Nerabe) 

————————–

Llegan las primeras fechas de Oso Fan, ahora en formato trío macanudo con Andoni Etxebeste (¿Hace falta presentar a esta bestia parda?) y Quico Puges (a este viuolonchelista del Brossa Quartet quizás AÚN no le conozcais, pero verle y alucinar es todo uno)

Donostia, Rentería y Azpeitia verán el estreno de las nuevas canciones del proyecto en eventos más centrados en presentar todas las nuevas melodías que en repicar las alabadas entonaciones de 21´44´´. Porque crear es jugar y avanzar. El resto es turismo.

  • 7 de abril, Donostia. Kutxa Kultur Kluba, Tabakalera.

  • 19 de abril, Rentería. Cyne Reyna

  • 27 de mayo, Azpeitia Sanagustin kulturgunea (+ Nerabe)

Acerca del autor

Giorgio Bassmatti