Aio, @B_Aldea

Egun errepikaezina atzokoa (ekainak 25) Gaztea irratiko saioan.

Algara, poztasuna, estreinaldiak, parrak, bomboi kaxa, pena pixkat, harrotasuna dena ondo atera delako ikasturte honetan…denetarik egon zen ostegunean irratian!

Goazen laburpen txikiarekin…

Atzo izan zen gure azken kolaborazioa B ALDEA saioan. Azkena aurten, azkena denboraldi honetan eta, agian, azkena saio horretan. Ez beste lekura joateko, lasai. Hor baino hobeto ez ginen ibiliko inon…

Arrate eta biok sorpresatxoa prestatu genien – abestiaren hitzak hor behean daude… hau bai errepikaezina dela 😀 – saioaren arduradunak diren Doncel eta Urretabizkaiari.

Arrateren partehartzea ere sorpresa izan zen. Ez zuen mikro aurrean horrelakorik egin inoiz! Ezta hainbeste aldiz “abuztua zen” esan zuzenean 😉 (hasieran zuzenean mikroarekin arazo txikiak izan genituen….)

Egin klik post honetan aurkituko duzuen estekan eta entzungo duzue ze nolako trebetasuna izan zure bere lehen abestian! Brava! Brava!

Abestiko azken lerroa jarriko det hemen laburpenaren laburpen gisa. Ezin det hobe azaldu nire sentimendua hain hitz gutxietan.

“Bizitzan behin egin nahi nuena egitea eskeini didazue. Eta hori ez da inoiz ahazten…”

B(assma)aldea amaitu da. Gora b(assma) aldea!

———————————
Hau dena nahikoa ez balitz geroxeago Fermin Etxegoienek OSO FANen abesti bat jarri zuen bere saioan, “maitezmiduta” izenekoa. B Alderako egin nuen lehendabizikoa. Ta nire bihotza takikardia larria (“severa”) izan zuen.

Bi amets neuzkan bizitzan. Amets txikiak, sekretuak, ilusio hutsa diren pentsamenduak. Bata Juan de Pablosen agertzea. Eta bestea FEtxegoienen programan nire abesti bat agertzea. PUM! (Siglen itzulpena: Pena (h)Urrengourteanirratiakzu Muteatzea)

———————————

Hona hemen B aldearen abestiaren hitzak eta musikak

“B Aldea, karakola eta barea”

Abuztua zen. Seguru abuztua zela, Donostian kriston zaparrada ari zan botatzen eta.
Ay, gure Donosti tropikala!
Cowboy Junkies abesten nire etxeko ekipoan
“Telephone ringing, but I don’t answer”
Baina nik bai. Nik hartu nuen.

Irratitik deitzen ziguten.
Barkatu, sua botatzen duen unikornioak azkenean atzera egin du.
Gustatuko litzaizuke gurekin kolaboratzea aurten? Lasai, ez da beste kontalari inozo baten saio bat izango…
Ez dakit, agian Woody Allen-en pelikula hartan gertatzen zen bezala “Constantinopla” esan zuten.
Baina nik argi ikusi nuen. Baiezkoa eman nien eta han hasi zen aurtengo abentura.

B Aldea . Korri, ama, piztu irratia hor daukazu semea

Horrela hasi ginen Mugi txartelari kaña ematen.
Hamabost egunean behin irratira.
Saio bakoitzean abesti berria estreinatzera.
Hori bai erronka. Eta aukera!
Gauzak probatzeko, hitzekin jolasteko, marakak sartzeko.
Amodioari, musikari, azukreari eta liburuei abestuz.
Momentu lasaiak eta ziztu bizian jotako abestiak.
Laguak mirestuz, omenduz eta izenburuak hurrengo egunerako utziz.

B Aldea . Jolasteko ta abesteko hau bai saio paregabea

Orain agur esateko momentua iritxi da. Eta, nahiz eta abestea arte ederra izan, zenbakiak besterik ez ditut buruan:
Hamaika abesti egin ditugu aurten
Ehundaka momentu errepikaezinak bizi izan ditugu
Eta mila, mila esker zuei, B Aldeko esatariei eta hor beste aldean, B Aldean, zaudeten entzuleei.

Bizitzan behin egin nahi nuena egitea eskeini didazue eta hori ez da inoiz ahazten…

B Aldea . Xabi Doncel, Ainhoa Urreta dantzan jartzen gure gela
B Aldea . Xabi Doncel, Ainhoa Urreta irratiko izar beteak
B Aldea . Xabi Doncel, Ainhoa Urreta Romeo eta Julieta
B Aldea . Xabi Doncel, Ainhoa Urreta karakola eta barea

Acerca del autor

Giorgio Bassmatti

1 comentario

  1. Arrate

    Eskerrik asko halako aukera emateagatik, zure poztasuna eta erokeriaz kutsatzeagatik.

Los comentarios están cerrados.