“Hori da nire eskola” abestia eta B Aldean BASSMABANDen estreinaldi mundiala

Gauza askorengatik ohorea izan da atzoko agerraldia B Aldea Gaztea n

1.- Arrate Garcia Remiroren estreinaldia izan da. Eta berak dio asko gustatu zaiola, urduri ez zagoela eta oso ona naizela. Eta marakak jotzeari buruz ere hitz onak izan ditu. Bassmatti taldea da orain. Lehen eskatzen nituen 200 toalla garbi 450 izango dira gaurtik aurrera. Ongi etorria, MC Arrate!

2.- Abestia «nire eskola» izenburua du. Nire abestiak egiteko moduari buruz delako. Delako, ez Belako, ez det hori esan. Gauzak egitea defenditzen ditut, abileziakin ala gabe, akatsekin edo hobeto. Baina egin, hostia, egin.

Askotan hitzegin det Leire «Kafea» Lopez Ziluagakin gai honi buruz: gehiago ikusten genuela, barruago iristen zela (hori ez, marranos) pertsonalitatea «kalitatea» edo «perfekzioa» baino. Hor nonbait nagoela pentsatzea gustatzen zait. (Horregatik irakurtzen ari zareten euskarazko hitzak ez dira perfektuak… 😉 )

3.- Asko maite ditudan egileei omenaldia egin diet. Ez abestiaren gaian, ez. Bere izenak zati batean jarriz. guiño, guiño codo , baina abesti barruan. Kaixo Mursego, Beñat Sarasola , Joseba Irazoki. Zuek ere «nire eskola»koak zarete. Edo ni zuen eskolakoa. Hori pentsatzea gustatzen zait behintzat.

DA SONG:

Acerca del autor

Giorgio Bassmatti