Portuko doinu gazi-gezak

-“Zure kamiseta gogoko dut”
-Nahi al duzu?
–Bai, emaidazu gero. Gero!

Horrela hasi zen Port O’Brien talde amerikarrak larunbatean Dokan eskaini zuen kontzertua. Taldeko abeslariak, Van Pierszalowskik, lehenengo ilaran zegoen bati esan zion (Tori Amos-en “Abnormally attracted to the sin” albumaren kamisetaz ari zen).

Hotz xamar hasi bazen gaua amaiera zearo desberdina izan zen. “Etorri aurrera lasai, gu ere hobeto arituko gara horrela”, jarraitu zuen Pierszalowskik, izan ere, 30-40 pertsona bakarrik bildu ginen Dokan.

Larunbatean amaitu zuten europan zehar izan duten abentura. Azken hilabetean Ingalaterra, Irlanda, Alemania, Austria, Frantzia, Suitza, Portugal eta Espainiatik zehar ibili dira.

Threadbare (2009) laneko Leap year abestiarekin hasi zen ordubete eskas iraun zuen kontzertuak. Puntual, hori bai. Album bereko Oslo campfire alaia, Calm me down, My wild is good” eta Love me through jo zituzten, besteak beste.

All we Could do was sing (2008) albumeko “Stuck on a boat”, “Fisherman’s son”, “Pigeonhold”, eta dudarik gabe, gaueko hit-a “I Woke up today” abestia ere jo zuten.

Abestien artean publikoarekin etengabe hitz egiten egon ziren bertan zeuden partaide guztiak, izan ere, beren diskoetan entzuten den emakumezkoaren ahotsa (Cambria Goodwin-ena hau) faltan bota zen, izan ere, ez baitzegoen han.

Pierszalowski gitarra akustiakoarekin aritu zen hasierako abesti lasaietan. Gero, erritmoak biziagoentzako gitarra elektrikoa hartu zuen. Badirudi ohitura dela talde honetan taldeko parteaideak “erreklutatzea” eta beraiekin zegoen gitarra gira hasi baino egun bat lehenago ezagutu zutela kontatu zuten.

Konparazioak bilatzen hasita, The Decemberist taldearen doinu alaiak, Arcade Fire-ren koruak eta abeslariaren ahotsak Band of Horses edo Grand Archives bezalako gogorarazi zituzten.

Diskoetan entzuten zena baino kañeroagoa izan zen kontzertua eta eszenatokia txiki geratu zitzaien. Amaieran, beren lehenengo eta bigarren lanen barruan agertzen den “I woke up again” abestia jotzean, bertan ziren asko eszenatoki gainera igo ziren eta elkarrekin gaueko momentu onena iritsi zen.

Kontzertua oso ondo egon zela ez dago dudarik. Publikoko batek “ni 2016 ni hostias, aquí está la cultura” eta arrazoi pixka bat zuela ezin da ukatu, baina ordubeteko kontzertu bategatik 20 euro ordaintzea ez dakit ze politikarekin datorren gehiago bat.

[Textua Ane Aramburuk idatzi dut. Bere estreinaldia gure bloguean. Urte askotarako, neska! Argazkia, ia beti bezala, el humilde Fotero del Panicorena da.]

17 comentarios en “Portuko doinu gazi-gezak

  1. Estreinaldi ederra, bai jauna (edo andrea). Euskararena estimatzen da gainera…
    Puntualak izan ziren Port O’Brien madarikatuak. Izan ere, hogei minutu berandu iritsi ginen eta kontzertuaren erdia galdu genuen. Pena da, ikusi genuena bikaina izan zelako…
    Love, ez dakit aproposa den, baina link hau utziko dut akaso norbaitek aragazki gehiago ikusi nahi dituelako. Bestela, kendu.
    http://foteropanico.blogspot.com/2010/05/concierto-de-port-obrien-en-donostia.html
    Ongi izan!

  2. MMD-eko neskak jeloskor izango dira…

    20€/1h. nitzat gehiegi da, baina Getin-ekoek antolatua izanda ez da arraroa, ala bai?

    • Apustu egingo nuke baietz 😀

      Hala ere, dirua gora-behera, agian beste talde batek gaua irekiko bazuen 20€ horiek ez zuten hainbesteko garrantzirik izango.

        • Aneri bertan esan nion, ez niregatik soilik. MMD-ko talde baten batek joko balu ere ontzak hartuko nuke! (Gaiztoa izan gabe :D)

  3. Love, zuk ere Diputazioaren diru-laguntza jaso duzu euskara sustatzeko? je je je!!
    Untsa izan!

Los comentarios están cerrados.