Saltar al contenido

Spiritualized: «The Complete Works Volume One»

Askotan disketxeko amarruak onerako dira: Abesti zaharrak edo abestien bertsio arraroak ateratzea askotan diru kontua izaten da. Ondo abesten zuten The Smiths taldekoen bere azken diskan honi buruz.

Baina kasu honetan emaitza ikaragarria da, eta gomendagarria oso gainera. Askok diote Jason Pierce-n formula lehortu dela, ez daukala irteerarik. Baina “The Complete Works Volume One” honek barruan dakardana Spiritualized-en denboraldi harrigarrienean kokatu behar dugu: Estreinako diska atera baino lehenago egin zituen abestiak, bere lehen CDetan agertzen ziren abesti onenen bertsio desberdinak…

Velvet Underground eta Suicide taldeen erdian dagoen errepidetik goaz Jason Piercen eskutik, dena bibolinez josita eta gitarra sendoekin. Gorde ezazu lehentasunezko lekua zure Cd bilduma, maisu-lana da eta.

Publicado enCríticas de discos

Sé el primero en comentar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *