Usopop elkarteak Kontrapasa aurkezten du Iparralden

Gure 2. gaualdia, otsailaren 19an iraganen da Sarako Lurberri gelan.

Joan den agorrilan hasi ginuen abenturak lortu duen arrakastak, bigarren edizio baten egitera bultzatu gaitu. Izan ere 400 lagun bildu ginen Sarako mendi puntan, naturaren erdian ‘indie’ eszenak eskaintzen duen musika hoberena ospatzeko.

Aldi honetan,usoen kontrapasa aprobetxatzen dugu, alabaina , negua izanki ez dugu kanpoan eginen baizik eta Lurberri gelan.Hala ere, gure proiektuan garrantzi handia duen natura, apainketa berezien bidez oroitaraziko dugu.

Gaualdia 8etatik goiti hasiko da. Bertan jaki goxoetaz gozatzeko parada (eltzekari,tarta, deserta…)  ukanen duzute, edari goxo batek lagundurik.

Kontzertuen aldetik gure programazioaz arro gira. Maite ditugun ‘indie’ taldeak gonbidatu nahi izan ditugu. Frogatu nahi dugu , Euskal Herrian zirkuito ofizialetik at, artista berritzaileak badirela. Anari errezibitzeko ohorea dugu. Horrezgain, beste talde oso interegari ( Leopold Skin, iano chat, martouf, cindjrella) batzuen ezagutzeko parada izanen da. Kuriosa eta musikazalea bazira zuretzako gaualdia da.

Informazio gehiago hemen
http://www.usopop.com

6 comentarios en «Usopop elkarteak Kontrapasa aurkezten du Iparralden»

  1. «Ez den herrialdean sortu ginen eta, geu ere, izan, esan gabe doa, ez garena gara»

    Euskal herria benetako herria dadinean / asmaketa ahaztuko dugu. / Estatu tekniko bat utzi eta ikurrinak / sukaldeko trapu bihurtuko ditugu, / euskal herriak izatearenekin batera / ez izatearen abantailak izan ditzan»

Los comentarios están cerrados.