Musika zuzenean jaialdi akustikoa

MusikaZuzenean egitasmoak antolaturik jaialdi akustikoa burutuko da MAIATZAREN 15EAN Elorrixoko Arriola Antzokian.

Euskal Herriko musika eszenan bada formatu txikian jardunean ari diren zenbait musika proposamen. Hein handi batean, oso reperkusio txikia izaten dute, euren musika bidea areto txiki, eta tabernetan egiten dituztelarik ohikoan.

Alta, formatu txikiko egitasmoak izan arren, eszena esanguratsu bat osatzen dute, biziki interesgarria, ohiko bideetatik aparte, bide berriak jorratzeko saiakerak eginez. Horiek izango dira, hain zuzen ere, emanaldi honetan bilduko ditugunak. Musikari beteranoak eta sortu berri diren proposamenak elkartuko ditugu.

Emanaldi berezia eta errepika ezina izanen da honakoa. Musikari bakoitzak 10 minutuko tartea izanen du bere musika egitasmoa taularatzeko. Aipaturiko musikariez gain, gonbitauak izango ditugu ere oholtza gainean, lankidetza ezberdinak sortuz gau berezi honetarako.

Jaialdi Akustikoan parte hartuko duten musikarien zerrenda honakoa izango da:

* Joseba Irazoki
* Morau
* Jon & Sugramas
* Mursego
* Anari
* Sorkun
* Petti
* Mery May
* Moby Dick
* Azkaiter Pelox
* Keu Agirretxea

Laster jarriko ditugu sarrerak eskuratzeko lekuak eta bideak.
*MUSIKAZUZEN LAGUN zaretenok sarrera doakoa izanen duzue!

1 comentario en «Musika zuzenean jaialdi akustikoa»

Los comentarios están cerrados.