OSO FAN taldearen estreinaldia! Uztailak 3, Donostian #Obabafest

Buelta asko eman ondoren…zorabiatu egin naiz. Itxoin, eseri egingo naiz, bestela buruan golpea hartuko det…beste bat esan nahi det. Ostras, ordun igual dena ondo jarrito da berriz. Beno, badaezpata(dantza), hobe proba ez eritrea

Eritrea! Jajajaja. Aupa zuzentzailea

Lasai, ez gatoz gure afrikanismoari buruz hitz egitera, “OSO FAN” taldea aurkeztea baizik. Estreinako kontzertua Donostiako Dokan izango da, Uztailaren 3an, OBABAFEST ekitaldian

Zer da OSO FAN?
Bassmatti euskeraz abesten. Batzutan. Beste askotan, euskaraz hitz egiten. Oraingoz ez dago kide gehiago taldean. Hautagai gehienak “Club Juvenil”ea joan dira udaran, soka hartuz, herria ezagutzera. Cabrones. Niri ez didate joaten utzi. Nota txarrak, badakizue….

Zergatik izen hori, OSO FAN?

  • Gero eta tripatxo handiagoa daukadalako
  • Hizkuntza bat baino gehiagotan esanahia duelako: Hungarieraz, adibidez, Juan Carlos Iren bisitak adierazi nahi ditu
  • OSO BUCO yonki tankera zuelako
  • Angel Aldarondok aukeratu zuelako
  • Musikariak, lehenik eta behin, musikaren oso fanak, edo fan handiak, garelako. Hori ez ba zara ez zera musikaria (niretzat behintzat)

Zergatik euskaraz orain?
Hizkuntza horretan dirua galdu ez dudalako oraindik. Gaztelaniaz, ordea, barra barra

Egia al da Miley Cyrusen bertsioak bakarrik joko dituzula?
Bai. Iparraguire 2.0 bihurtu da eta gure neskatila. Nire alboan Giraldilla batek mimo hizkuntzan Euskal Herriko historia kontatuko du. Multimierda saioa izango da. Horrela dator mendea, adiskideok… Eta eskerrak eman Lipdubeko Masterra azkenean ez dela atera, bestela….denak dantzan!

Benga, ze nolako abestiak egiten dituzu?

Hona hemen kontzertuan joko ez dudan abesti baten bideoa

[vimeo]10047114[/vimeo]

Acerca del autor

Giorgio Bassmatti